XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mikel Mendizabalen erakusketa Errenteriako Gaspar erakustokian
Errenteria
Zazpi mural eta bederatzi kuadro txikiak osatzen dute, Errenteriako Gaspar antzokian Mikel Mendizabalek erakusten duen lana.

Kolore baten inguruko jokoak, kontrasteak eta zerbait organikoaren nahazketaz abstraktoaren dimensio berria agertzen zaigu begietara, mikroskopioren bidez ikusi bagenuke bezala.

Mikelen tresnarik garrantzitsuena eskua bihurtzen da, eskuaren askatasuna, marraren mogimendua jarraitzeko.

Pintzelarekin, keinuaren iraupena galdu egiten da, kolore bukatzen delako, eta gainera, marra nondik nora joan behar den pentsatu egin behar da.

Kuadro guztietan askatasuna hau nabarmena da.

Akrilikoen nahazketak, hutsuneak eta difuminatuak, eskuak lantzen ditu.

Honela texturaren aberastasuna transmititzea errezagoa izanez, kolore eta formaren adostasunak, norberaren irudimena martxan jartzen du.

Mikel Mendizabalek, hasieran pastelak erabiltzen zituen, baina expresibitate lantzeko oso ahula da, eta gainera obra haundiak ezin dira egin.

Orain, akrilikoak lantzen ditu.

Errenterian bere bigarren erakusketa da.

Nahiz eta Bartzelona eta Donostian bere lana erakutsi, nahiago du Errenteria, sartzen den jendeak bere eritsia ematen diolako, giro askoz ere beroago bait da.

Esan zidanez, pintoreak mundu aparte batetan bizten dira, euren kotarroan, eta ez du bizimodu horretan erortzea nahi.

Plastikaren metodo berria asmatu zuen.

Teknikaren baliagarria aitortu zuen, baina hau ez da garrantzitsuena.

Beharrezkoa da bakoitzak barruan daramana kanpora ateratzea, ahal den informazio lortu ondoren, zentsuen bidez, kuadroan plasmatu behar da.

Bere irakasle denboran, hau dena praktikan jarri zuen, eta lan honen ondorioz Praktika didaktika eskola aurrean liburua sortu zen.

Bere lanak eraskusten duenez sensibilizazio eta motibazioa sortu ez gero, mundu guztia margotzeko gauza da, motibazio eta sensibilizazio.